Itxi

Osasuna

Hobeto dago

Jon Echaide taldearekin entrenatu da

Erredakzioa

Osasuna entrenamenduetara itzuli da lan saio luzea, baina arina eginda. Ostiralean goizean eta arratsaldean egingo dute.

  • Osasunaren entrenamendua. Argazkia: EITB

    Osasunaren entrenamendua. Argazkia: EITB

Osasuna entrenamenduetara itzuli da ostegun honetan. Taxoarren entrenatu dira gorritxoak, lan saio luzea baina arina eginda.

Jon Echaide hobeto dago eta taldearekin entrenatu da. Bestalde, Raul Garcia, Ruben eta Marc Bertran jokalariek bakarka egin dute eta Kike Sola gimnasioan.

Ostiralean goizean eta arratsaldean deitu ditu Mendilibarrek Osasunako jokalariak: 10:00 eta 16:00etan. Arratsaldean, Lamah, Raitala, Ibrahima, Leka eta Ricardo jokalariek gainontzekoekin bat egingo dute.

Osasuna 2011: Laburpena