Itxi

Osasuna

17. jardunaldia

Osasuna-Vila-real (2-1): Europako postuetan

Erredakzioa

Marco Rubenek markagailua estreinatu du 63. minutuan baina Ibrahimaren (74') eta Sergioren (81') golekin urrezko garaipena lortu du talde gorritxoak.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasuna. Argazkia: EFE

Osasunak garrantzi handiko garaipena lortu du, Reyno de Navarran, Vila-real mendean hartuta (2-1). Ez da partida erraza izan, baina Ibrahima eta Sergio jokalarien golekin Europan kokatu da taldea.

Vila-realek hobeto hasi du partida, baina gorritxoak arazo handirik gabe defendatu dira. Lau minututan hiru gol aukera lortu ditu etxeko taldeak eta, guztietan, Nino izan da protagonista. 20. minutua zen eta Osasuna arriskuarekin ari zen aurkariaren ate inguruan.

30. minutuan aldaketa eskatu du Raul Garciak, min hartuta. Timor sartu da bere ordez. Aldaketa ondo hartu du taldeak eta joko onari eutsi dio. Atsedenaldian, 0-0.

51. minutuan langara bidali du baloia Nekounamek. Ezkerrarekin errematatu du irandarrak eta langaren "erruz" ez du Diego Lopez gainditu. Hiru minutu geroago gol aukera Vila-realena zian da, baina epaileal baliorik gabe utzi du Marco Rubenen gola jokalaria jokoz kanpo zegoelako.

Baina 63.ean Marco Rubenek ez du huts egin. Horiek eraso ona egin dute eta jokaladia aurrelari argentinarraren golarekin bukatu da, Caniren pasea baliatuta (0-1). 74.ean pase bikaina eman dio Lamahk Ibrahimari eta Senegalekoak banakoa lortu du.

Eta 81. minutuan nafarren bigarren gola sartzeko zorian izan da Alvaro Cejudo, baina Oriol bikain gurutzatu da jokalariaren errematea saihesteko. 2-1koa 82. minutuan heldu da Sergiok buruz gola sartu duenean. Gabonak Europan igaroko ditu Osasunak.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Sergio, Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal (Cejudo, 73'), Nekounam; Ibrahima, Raul Garcia (Timor, 34'), Lamah; eta Nino (Lekic, 70').

1 - Vila-real: Diego Lopez; Mario, Zapata, Musacchio (Nilmar, 84'), Joan Oriol; Bruno Soriano; Camuñas, Marcos Senna (Gonzalo, 82'), Borja Valero, Cani (Castellani, 64'); eta Marco Ruben.

Golak:

0-1, 64': Marco Ruben.

1-1, 75': Ibrahima.

2-1, 82': Sergio.