Osasuna
Errege Kopa
Almeria-Osasuna (1-3): Gorritxoen garaipen sendoa
Erredakzioa
Mendilibarren taldeak lehenengo zatia eskuratu ditu hiru golak. Bigarren zatian Andaluziako taldeak hamar jokalarirekin jokatu du, baina Marcelo Silvak 1-3koa jartzea lortu du
-
Argazkia: EFE
Osasunak lehenengo zatian norgehiagoka erabakita utzi du Almerian. Lekicek 0-1ekoa jarri du markagailuan 16. minutuan jaurtiketa eder bati esker, baina Andaluziako taldeak berdinketa lortzeko asko sakatu du erasoan. Verzak eta Omarrek gol aukera argiak izan dituzte, baina Almeriako jokalarien saiakerak kanpora joan dira. 30. minutuan, neurketako epaileak penaltia adierazi du Acasietek eskuarekin jo duelako baloia eta Nekounamek 0-2koa jarri du hamaika metroetatik. Atsedenaldia baino lehen, Xavier Annunziatak 0-3koa lortu du gol ikusgarri batekin.
Bigarren zatian etxeko taldeak erasoan gehiago sakatu du eta Sorianok gol aukera bikainak izan ditu. Defentsan larri ibili dira Nafarroako taldeko jokalariak, baina 60. minutuan Bautistak txartel gorria ikusi du eta Osasunak lasaigo jokatu du. Partida gorritxoen alde jarri da, baina hala ere Marcelo Silvak 1-3koa jarri du markagailuan (73. minutuan).
Neurketako azkenengo minutuetan Mendilibarren mutilek gol gehiago lortzeko abagune ederrak izan dituzte, baina Lekicen eta Annunziataren saiakerak berta behera utzi ditu Diego García atezainak. Azken emaitza 1-3koa izan da.
- Fitxa teknikoa:
1 - UD Almeria: Diego Garcia; Rafita, Marcelo Silva, Santi Acasiete, Dani Bautista; Bernardello, Verza (Corona, 77. minutuan); Ortiz Bernal, Soriano, Omar (Abel Molinero, 69. minutuan) eta Aaron (Pallares, 79. minutuan).
3 - CA Osasuna: Riesgo; Damia (Raitala, 7. minutuan3), Roversio, Miguel Flaño (Lolo, 61. minutuan), Satrustegui; Nekounam, Timor (Raul Garcia, 61. minutuan); Cejudo, Roberto Torres, Annunziatta, eta Leka.
Golak: 0-1, 15. minutuan: Leka. 0-2, 29. minutuan: Nekounam, penaltiz. 0-3, 40. minutuan : Annunziatta. 1-3, 73. minutuan: Marcelo Silva.