Osasuna
16. jardunaldia
Malaga-Osasuna (1-1): Osasuna atzean eta Malaga erasoan
Erredakzioa
Osasunak puntu bat eskuratu du Malaga on baten kontra. Kementsu aritu dira Pelegriniren mutilak Osasuna indartsu baten kontra.
Neurketaren hasieratik Malaga izan zen jaun eta jabe, baloia mugitzen zuen eta arriskua sortu zuen Isco, Toulalan eta Monreal bezalako jokalarien aukerekin, baina ezin izan zuten gola egin.
Osasuna, bere aldetik, atzean aritu zen Malagararen hutsa noiz helduko zen zain. Lehen zatiaren erdian ailegatu zen gorritxoen gola. Ibrahima sarera bidali zuen baloia, Malagaren atzelarien gabeziak airean utziz.
Gola sartu arren, neurketak berdin jarraitu zuen: Osasuna atzean eta Malaga erasoan. Mendilibarren atzelariak fin aritu ziren, etxeko taldearen jokalariak euren onetik ateraz.
Horrela jarraitu zuen bigarren zatiak, Juanmik gola sartu zuen arte. Malagako harrobiko jokalariak Osasunaren defentsa hautsi eta berdinketa ezarri zuen markagailuan.
Berdinketa garrantzitsua da bi taldeentzako Europako postuetara hurbiltzen direlako
Fitxa teknikoa:
1- Malaga: Caballero; Sergio Sánchez, Demichelis, Weligton, Monreal; Toulalan, Duda (Joaquín, 46), Isco, Cazorla; Seba Fernández (Juanmi, 62) eta Rondón
1 - Osasuna: Andrés Fernández; Roversio, Sergio, Flaño, Satrústegui (Raitala, 57); Ibra, Lolo (Roberto Torres, 71), Puñal, Timor; Lamah (Cejudo, 76) eta Nino
Golak: 0-1, 33. Ibrahima. 1-1, 70. Juanmi.
Epailea: Estrada Fernández (Katalunia). Txartela Sergio Sánchez (64), Joaquín (88) eta Satrústegui (19).