Itxi

Osasuna

27. jardunaldia

Parekotasuna eta eraginkortasun eza Sadarren, Osasuna eta Valladoliden artean (0-0)

A. A. | EITB MEDIA

Gorritxoek 29 puntu dituzte, eta hiru puntuko tartearekin jarraitzen dute Gaztela-Leongo taldearekiko.

0
Osasuna – Valladolid partidako laburpena eta gol guztiak

Osasunak eta Valladolidek berdindu egin dute Sadarren, oso neurketa parekatua izan den neurketan. Bi taldeek ez dute eraginkortasunik izan aurkariaren area barruan, eta azkenerako puntu banarekin konformatu behar izan dute.

Nafarrak nagusi izan dira lehen zatian. Zati horretan, epaileak gol bat baliogabetu dio Jonathan Calleri Ante Budimir kroaziarra jokoz kanpo egoteagatik. Bigarrena zati hasieran ere etxekoak izan dira agintzen, baina gerora Gaztela Leongokoek aurkaria inguratu dute hiru puntuen bila, eta aukera argiak izan dituzte, baina haiek ere antzu aritu dira.

Azkenean, Osasunak beste puntu bat lortu du, eta hamahirugarren postuan kokatu da (29 puntu), Valladolidek baino hiru gehiagorekin.

Fitxa teknikoa:

0 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David García, Manu Sánchez; Kike Barja, Moncayola (Javi Martínez, 85. min), Darko (Torró, 70. min), Rubén García (Jony, 70. min); Calleri (Adrián, 77. min), Budimir.

0 – Valladolid: Real Valladolid: Roberto; Janko, Joaquín, El Yamiq (Bruno, 85. min), Olaza; Plano (Luis Pérez, 90+4. min), Mesa (Míchel, 79. min), Alcaraz, Orellana; Weissman (Kodro, 79. min), Guardiola.

Árbitro: De Burgos Bengoetxea. Mostró amarilla a Barja y Moncayola por parte de Osasuna. Por parte del Valladolid amonestó con amarilla a Guardiola, Weissman y Joaquín.