Osasuna
21:00etan, Sevillan
Osasunak Betisen aurka itxiko du jardunaldia, zortzi baja dituela
EITB MEDIA
Granadari 3-1 irabazi ostean gorritxoek bigarrena jarraian nahi dute jaitsiera postuetatik ihes egiteko.
Betisek eta Osasunak Santander Ligako 21. jardunaldiko azken partida jokatuko dute gaur gauean Benito Villamarineko futbol-zelaian, andaluziarrek osteguneko Kopako partida buruan dutela eta nafarrek sailkapeneko beheko postuetatik ihes egin nahi dutela.
Manuel Pellegrini eta Jagoba Arrasate entrenatzaileentzat oso partida inportantea da. Betis sasoiko dago, Kopako final-laurdenetan da (Athleticen aurka jokatuko du) eta sailkapenean geroz eta gorago, azken neurketan bina egin zuten Realaren aurka Reale Arenan. Halere, baja garrantzitsua izango dute, Diego Lainez mexikarra konfinatua dago covid-19an positibo emateagatik.
Talde gorritxoari dagokionez gaur zortzi baja izango dituzte Benito Villamarinen. Halere, azken partidan lortutako garaipenari esker (3-1 Granadaren kontra Sadar futbol-zelaian) taldea ondo eta gogotsu dago puntuak ateratzeko.
Ustezko hamaikakoak
Betis: Joel Robles; Emerson, Mandi, Victor Ruiz, Miranda; Paul, Canales; Aitor Ruibal, Fekir, Joaquin; eta Borja Iglesias.
Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Unai Garcia, David Garcia, Juan Cruz; Roberto Torres, Moncayola, Oier, Íñigo Perez; Ruben Garcia, Calleri.
Epailea: Javier Alberola Rojas.
Futbol-zelaia: Benito Villamarin.
Ordua: 21.00.