Osasuna
BBVA Liga
Osasuna-Rayo Vallecano (0-0): Puntu banaketa
A.B.
Erredakzioa
Norgehiagoka berdindua izan da eta ia ez du gol aukerarik izan. Lassek langara bidalitako jaurtiketa izan da partidako aukera onena.
-
Osasuna-Rayo. Argazkia: EFE
Osasunak ezin izan du garaipena lortu Reyno de Navarran. Igande honetan Rayo Vallecano izan zuten aurkari gorritxoek eta partida 0-0eko emaitzarekin bukatu zen.
Lehen zatia oso berdindua izan zen, borroka eta lehia handiko zelai erdian baloiaren jabetzarekin egiteko asmoz, baina bi taldeetako bat ere ez zen gai izan baloiaren jabetza hori lortzeko. Ia ez zen gol aukerarik egon lehen 45 minutuetan. Osasunak jaurtiketa arriskutsu bakarra egin zuen, baina Cobeñok ez zuen arazorik izan Ninoren jaurtiketa geratzeko. Rayok gol aukera ona izan zuen 28. minutuan, baina Pitiren burukada zutoina urratuz kanpora joan zen. Horrenbestez, golik gabe bukatu zen lehen zatia.
Bigarren zatia lehenengoaren parekoa izan zen. Bi taldeak lehian, borroka zelai erdian, partida alde batetik bestera, baina gol aukera gutxi, oso gutxi. Kanpora joan zen Nekounamen jaurtiketa bat eta langan jo zuen Lassen errematea izan ziren gauza aipagarrienak. Azken minutuetan estrategi jokaldien bidez arriskua sortzen saiatu ziren bi taldeak, baina ez zuten lortu. Bukaeran, 0-0 eta puntu bana talde bakoitzarentzat.
Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Ruben, Miguel Flaño, Raitala; Puñal, Nekounam (Timor, m.79); Cejudo, Raul Garcia (Lamah, m.67), Ibrahima; eta Nino (Kike Sola, m.84).
0 - Rayo Vallecano: Cobeño; Tito, Arribas, Figueras, Casado; Movilla (Rafael Garcia, m.84), Javi Fuego; Lass, Michu, Piti (Botelho, m.67); eta Delibasic (Tamudo, m.61).
Epailea: Iglesias Villanueva.