Itxi

Osasuna

BBVA Liga (12. jardunaldia)

Azaroaren 6ko Real Madril-Osasuna 12:00etan jokatu daiteke

A.B.

Erredakzioa

Talde merengeko zuzendaritzak ondo ikusten du ordutegia Asian dituen marketing inetersengatik eta Morinhok ere ontzat jotzen du hurrengo partidarako atseden gehiago izateko.

  • Cristiano Ronaldo Osasunari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

BBVA Ligako 12. jardunaldiari dagokion Real Madril-Osasuna partida igandean, azaroaren 6an eguerdiko 12:00etan jokatuko da ziurrenik. Hala aurreratu zuen asteartean Josep Pedrerolek Punto Pelota saioan.

Pedrerolek esan zuen Real Madrileko zuzendaritzak ondo ikusten duela ordutegi hau familiak Bernabeura joan ahal izateko eta Asian dituen Marketing interesengatik. Mourinhok eta bere talde teknikoak ere begi onez ikusten du Osasunaren aurka 12:00etan jokatzea hurrengo partidarako atseden epe luzeagoa izateko.