Itxi

Osasuna

Ez du derbia jokatuko

Budimirrek positibo eman du covid-19an

eitb.eus

Talde gorritxoaren azken fitxaketak Kroaziako selekzioarekin Frantziaren kontra jokatu zuen asteazkenean Zagreben.

  • Budimir, talde gorritxoaren azken fitxaketa

    Budimir, talde gorritxoaren azken fitxaketa

Ante Budimir jokalari kroaziarrak positibo eman du covid-19an egindako probetan, Osasuna taldeak iragarri duen bezala.

Aurrelariari PCR testa egin zioten Kroaziarekin Nazioen Ligako partidak jokatu eta gero, "probako emaitzak jakin bezain pronto klubak protokoloa aktibatu egin du eta kirol eta osasun agintariei jakinarazi zaie", adierazi du Osasunak agiri baten bitartez.

Talde gorritxoaren azken fitxaketak Kroaziako selekzioarekin Frantziaren kontra jokatu zuen asteazkenean Zagreben Iruñera bueltatu baino lehen.

Beraz, Jagoba Arrasatek aurrelari bat galduko du igandeko euskal derbirako. Osasunak Ipuruan jokatuko du Eibarren aurka goizeko 12:00etan.