Osasuna
Santander Liga
Jony Rodriguezek Osasunan jokatuko du, utzita
Agentziak | Erredakzioa
Talde gorritxoak akordioa du Lazio talde italiarrarekin. Jonyk Alavesen ere utzita jokatu zuen.
-
Jonyren iritesiera iragartzeko Osausnak erabilitako irudia. Iturria: @CAOSASUNA
Osasunak Jony Rodriguezek Iruñean utzita jokatzeko akordioa egin du Lazio talde italiarrarekin. Jokalariak nafarren erasoa indartuko du. Jony ezkerreko aldetik aritzen den abiadura handiko jokalaria da. Horrekin batera, hegalean ere jokatu dezake.
Osasunak igande honetan bertan eman du akordioaren berri. Horren arabera, Jonyk urtebete egingo du talde gorritxoan eta bukaeran klubak erosteko aukera izango du, bost milioi euro ordainduta.
Asturiarrak ondo ezagutzen du Espainiako liga, eta, ondorioz, Jagoba Arrasateren sistemara denbora laburrean ohitzea espero dute.
Besteak beste, Jonyk utzita jokatu zuen Alavesen 2018-2019 denboraldian. Maila ona eman zuen (36 partida jokatu eta lau gol sartu zituen), eta ondoren Italia aldera itzuli zen.
COMUNICADO OFICIAL | #Osasuna alcanza un principio de acuerdo con la S. S. Lazio para la cesión de Jony Rodríguez.#BienvenidoJony #OngiEtorriJony #WelcomeJony
¿¿ https://t.co/DvKTHdeJxH pic.twitter.com/TEg2i0WwHW
— C. A. OSASUNA (@CAOsasuna)
September 20, 2020