Itxi

Osasuna

Larunbatean, 18:00etan

Osasuna-Mallorca: Mendilibarrek prest dituen 21 jokalariak, deialdian

Erredakzioa

Asier Riesgo atezaina ere deialdian sartu du entrenatzaile bizkaitarrak. Partida larunbatean jokatuko da Reyno de Navarra arratsaldeko 18:00etan.

  • Osasuna Granadaren aurka 1-1 berdintzetik dator. Argazkia: EFE

Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak jokatzeko prest dituen 21 jokalariak sartu ditu Mallorcaren aurkako partidarako deialdian. Asier Riesgo da nobedade nagusia, lau partidaren ostean deialdira itzuli baita.

Riesgo titularra izan zen Ligako lehen jardunaldian Atletico Madrilen aurka Vicente Calderonen eta baja izan zen hurrengo hiru partidetan; Sporting, Bartzelona eta Sevilla taldeen aurkako partidetan hain zuzen.

Mallorcaren aurka jokatzeko lau baja ditu Osasunak: Sergio Fernandez, Roversio Rodrigues, Jon Echaide eta Masoud Shojaei. Mendilibarrek 21 jokalari sartu dite deialdian eta larunbatean hiru futbolari kanpoan utzi beharko ditu 18 jokalariko zerrenda osatzeko.

Deialdian sartu diren 21 jokalariak honakoak dira: Riesgo, Andres, Ricardo; Marc Bertran, Ruben, Miguel Flaño, Raitala, Damia; Cejudo, Puñal, Raul Garcia, Lamah, Lolo, Nekounam, Calleja, Annuziata, Timor; Nino, Kike Sola, Ibrahima eta Lekic.