Osasuna
0-0
Osasunak eta Getafek golik gabe berdindu dute Sadarren
Erredakzioa
Neurketa parekatua eta abagune gutxikoa eskaini dute bi taldeek. Gorritxoek lau partida jarraian daramatzate porrotik jaso gabe.
-
Osasuna - Getafe partidan Barjak egin duen erremate bat. Argazkia: EFE
Osasuna golik gabe berdindu du Getaferen aurka (0-0) Sadarren jokatu duen Ligako 34. jardunaldiko partida. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak 45 puntu ditu, eta bost puntura du zazpigarren postuan den Reala, nahiz eta txuri-urdinek jardunaldi honetako norgehiagoka jokatu behar duten astelehenean.
Talde gorritxoak ondo ekin dio neurketari, eta lehen abagunea izan du 3. minutuan; Marc Cardona bakarrik geratu da Herrera atezainaren aurrean, errematea egin beharrean pasea eman nahi zion Adriani, eta jokaldia ez da ondo amaitu Osasunarentzat. Zazpigarren minutuan Cardona lesionatu egin da, eta Arnaizek bete du haren postua. Ondorengo minutuetan, Getafe ez da abagunerik sortzeko gai izan, ezta Arrasatek zuzentzen duen taldea ere. Lehen zatiaren azken txanpara arte ez da gol aukerarik ikusi Sadarren, eta atsedenaldira iritsi orduko Getafek izan du gola sartzeko aukera, baina Herrera atezainak gelditu egin du Etxeitaren errematea.
Bigarren zatiko lehen abagunea Osasunak izan du 59. minutuan, baina Oierrek errematea kanpora joan da. Lau minutu beranduago, gorritxoek oso gertu izan dute gola; Brasanacek pase ona eman dio Barjari, eta Soria atezainak eragotzi du gola, Osasunako jokalariaren errematea desbideratuta.
Getaferi zulo guztiak itxi dizkio Osasunak, eta Madrileko taldea ezinean ibili da. Talde gorritxoa saiatu da erasora jotzen eta gola bilatzen, baina ez da abagune argirik sortzeko gai izan. Ruben Garciak saiakera egin du 89. minutuan, baina Soria atezainak gelditu egin du aurrelari gorritxoaren jaurtiketa. Golik gabeko berdinketarekin amaitu da lehia, eta talde bakoitzak puntu bana eskuratu du.
Fitxa teknikoa:
0 – Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia (Nacho Vidal, 81. min), Aridane, Raul Navas, Estupiñan; Kike Barja (Roberto Torres, 69. min), Oier, Darko, Iñigo Perez (Fran Merida, 81. min); Adrian (Ruben Garcia, 69. min), eta Cardona (Arnaiz, 9. min)
0 – Getafe: Soria; Damian (Timor, 68. min), Djene, Etxeita (Chema, 52. min),Olivera; Nyom, Arambarri, Maksimovic, Cucurella; Molina (Hudo Duro, 87. min), eta Jaime Mata.
Epailea: Mario Melero Lopez. Txartel horiak atera dizkie Aridane, Navas, Iñigo Perez eta Oier Osasunako futolariei, baita Mata, Cucurella, Jorge Molina eta Chema Getafeko jokalariei.