Osasuna
2011/12 denboraldian
Jukka Raitalak Osasunan jokatuko du utzita
Erredakzioa
Jokalari finlandiarra ezker hegalekoa da eta Hoffenheim taldetik dator.
-
Raitala. Argazkia: Osasuna
Jukka Raitala ezker hegalekoak Osasunan jokatuko du utzita denboraldi honetan, talde gorritxoak eta Hoffenheimek lortutako akordioaren ondorioz. Ekainean jokalaria erosteko aukera izango du Osasunak, 1.250.000 euroren truke.
Raitalak azterketa medikoa gainditu du gaur goizean eta ondoren kontratua sinatu du. Ostiralean Veronara abiatu daiteke eta taldea bueltan denean aurkeztuko dute.