Osasuna
Koronabirusagatik
Reala-Osasuna partidarako sarreren salmenta eten du klubak
eitb.eus
COVID-19a dela eta prebentzio neurri bat dela adierazi du klubak. Gorritxoen eta txuri-urdinen arteko derbia igandean jokatuko da, 14:00etan.
-
Reale Arena futbol-zelaia
Realak Osasuna hartuko du igandean LaLiga Santanderreko 28. jardunaldian arratsaldeko 14:00etan Reale Arena futbol-zelaian.
Klubak bere web gunean iragarri duen bezala partida horretarako sarreren salmenta eten egin du, COVID-19a dela eta prebentzio neurria dela adierazi dute.
Beraz, astelehenean bazkideen eta zaleen artean egindako sarreren zozketan suertatutako irabazleek ezin izango dute sariaz gozatu.
Osasuna agindu eta instrukzio berrien zain dago eta zaleei ulermena eskatu die ohiz kanpoko egoera honen aurrean.