Osasuna
Akordioa
Osasunak eta Vila-realek Camuñasen salmenta adostu dute
Erredakzioa
Klub gorritxoak 2,3 milioi euro jasoko ditu erdilariaren salmentarekin.
Osasunak eta Vila-realek Javier Camuñas Castelloko taldeari saltzeko akordioa lortu dute gaur. Vila-realek 2,3 milioi euro ordainduko dizkioOsasunari.
Akordio honen sinadura eta Vila-realek egin behar dion azterketa medikua falta dira fitxaketa gauzatzeko, Osasunak bere webgunean jarritako oharrak dioenez.
JavierCamuñasek gaur esango die agur zale gorritxoei, Reyno de Navarra futbol-zelaian eskainiko duen prentsaurrekoan.