Itxi

Osasuna

Sadarren

Osasunak Real Madrilekin galdu du, partida irabazten hasi den arren (1-4)

Agentziak | Erredakzioa

Unai Garciak egin du nafarren gola 14. minutuan, baina ondoren Iscok, Sergio Ramosek, Lucas Vazquezek eta Luka Jokicek egindako golek emaitza irauli dute.

  • Gareth Balek buruz egindako erremate bat

    Gareth Balek buruz egindako erremate bat. Argazkia: Efe.

Osasunak galdu egin du etxean Real Madrilen aurka, Santander Ligako 23. jardunaldian jokatutako partidan. Madrildarrek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute Iscok, Sergio Ramosek, Lucas Vazquezek eta Luka Jovicek egindako golei esker.

Nafarrek oso ondo hasi dute partida, erasora atera dira eta ederto aprobetxatu dute korner batean Casemirok egindako huts bat partidako lehen gola egiteko. Unai Garciak egin du, baloia buruarekin errematatuz, 14. minutuan.

Baina Zidanen taldearen erreakzioa berehalakoa izan da eta Iscok eta Sergio Ramosek emaitza irauli dute atsedenaldira iritsi baino lehen.

Bigarren zatian, partida irekita egon da. Nafarrek ez dute amore eman eta erasoan arriskatu dute, baina atzean zuloak utzi dituzte. Amaierarako bost minuturen faltan, Lucas Vaquezek hirugarrena egin du, Benzemaren pasea jasota.

Luzapenean, berriz, Luka Jovicek egin du gola, markagailuan 1 eta 4koa ezarriz.

 

Fitxa teknikoa

1-. Osasuna: Herrera; Nacho Vidal, Unai García, David García, Estupiñán; Brasanac, Moncayola (Fran Mérida, 9. min), Torres (Cardona, 77. min), Iñigo Pérez; Rubén García eta Arnaiz (Gallego, 61. min).

4-. Real Madril: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Mendy; Valverde, Casemiro, Modric, Isco (Vinicius, 82. min); Bale (Lucas Vázquez, 71. min) eta Benzema (Jovic, 88. min).

Golak: 1-0, 14. min: Unai García, 1-1, 33. min: Isco, 1-2, 38. min: Ramos, 1-3, 84. min: Lucas Vázquez, 1-4, 92. min: Jovic.