Osasuna
Denboraldia amaitu arte
Enric Gallegok Osasunan jokatuko du, utzita
Agentziak | Erredakzioa
Chimy Avila ordezkatuko du Getafeko jokalariak. Talde nafarrak 2 milioi euro ordaindu beharko ditu 1. Mailan jarraitzen badu.
-
Fitxaketa berria. Argazkia: Osasuna
Enric Gallegok Osasunan jokatuko du denboraldia amaitu arte Getafek utzita; katalanak 1,90ko altuera du eta 34 urte.
Chimy Avilaren lesio larria eta gero ordezkoa bilatu eta dagoneko aurkitu du talde nafarrak. 2 milioi euro ordaindu beharko dituzte 1. Mailan jarraitzen badute eta ondorioz jokalariak 2022ra arte sinatu beharko du Osasunarekin.
Gainera, denboraldi horietan milioi bat euro gehiago ordaindu beharko lituzke Osasunak LaLiga Santanderren jarraitzen badute. Beste klausula bat ere badu kontratuak, Enric Gallegok 10 gol sartzen baditu denboraldi bakoitzean 500.000 euro ordaindu beharko dizkiote Getaferi.
Beraz, guztira lau milioiko fitxaketa izan daiteke aurrelariena, gutxienez.