Itxi

Osasuna

Gorritxoen laugarren fitxaketa

Osasunak Nino fitxatu du

Erredakzioa

Almeriako aurrelariak Teneriferekin zuen harremana eten du; eta bi denboraldirako kontratua sinatu du.

Osasunak Juan Francisco Martínez Modesto "Nino" aurrelari almeriarra fitxatu du bi denboraldirako eta aukerako hirugarren baterako, jokalariakClub DeportivoTeneriferekin zuen harremana eten ondoren.

Ninok Tenerife utzi du.Jokalariak 2010-2011 denboralditik zor dizkioten kantitateei uko egin die talde gorritxoarekin sinatu ahal izateko. Teneriferen historiako bigarren golegile nagusia da andaluziarra.

2007an iritsi zen NinoTeneriferea eta iazko udan 2014 urteara arteko kontratua sinatu zuen. Baina jaitsierak bere irteera azkartu du, oso egoera ekonomiko larrian baita kluba.

Aurrelariak 4 milioi euroko etete-klausula izango du eta Osasunaren laugarren fitxaketa da.

Almeriako jokalariak Elxen jokatu du (1998-2006),Levanten (2006-2007) eta Tenerifen (2007-2011).