Itxi

Osasuna

Lesio larria

Chimy Avilak agur esan dio denboraldiari, lotailu gurutzatua apurtu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak aste honetan bertan hasiko du errehabilitazio prozesua eta datozen egunetan ebakuntza egingo diote.

  • Chimy Avila, lurrean, lesionatuta

    Chimy Avila, lurrean, lesionatuta. Argazkia: Efe.

Luis Ezequiel Avila Osasunako aurrelari argentinarrak agur esan dio denboraldiari ezkerreko belauneko atzeko lotailu gurutzatua hautsi ostean. Klubak eman du lesioaren zehaztasunen berri, komunikatu ofizial baten bidez.

Jokalaria Levanteren aurkako partidan zelaitik atera behar izan zuten, ezkerreko hankarekin keinu arraroa egin ostean.

Aurrelariari osasun azterketa egin diote larunbat honetan, Nafarroako Unibertsitateko Klinikan, lesioaren nondik norakoak zehazteko.

Jokalariak aste honetan bertan hasiko du errehabilitazioa eta ebakuntza datozen egunetan egingo diote.