Itxi

Osasuna

Igande honetan, 16:00etan

Osasuna eta Alaves, aurrez aurre, Sadarren jokatuko den euskal derbian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alavesek Osasunaren marka hautsi nahi du, izan ere, gorritxoek 30 partida jarraian daramatzate Sadarren galdu gabe. Talde arabarrak, ordea, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko.

  • Sadar. Argazkia: Wikipedia

    Sadar. Argazkia: Wikipedia

Osasunak eta Alavesek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Santander Ligako hamabigarren jardunaldian. Puntua gehitzen jarraitzea eta zaleen ilusioari eustea dute helburu biek ala biek. Egun, gorritxoek 15 puntu dituzte eta Alavesek 12. Gainera, Osasunak 30 partida jarraian daramatza Sadarren galdu gabe eta marka horri eutsi nahi dio, hala ere, Garitanok gidatutako taldeak ez dizkio gauzak batere erraz jarriko.

Talde nafarrak berdinketa erdietsi du ostegun honetan Mallorcaren aurka (2-2) eta Alavesek bere aldetik, berdinketa erdietsi zuen ere Atleticoren aurka Mendizorrotzan jokatutako partidan (1-1).

Jagoba Arrasatek, Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan azpimarratu nahi izan duenez, Lucas Perez sasoi betean dago, konfiantza askorekin baitago. Gainera, aurkaria etxean "indartsuago" dagoela adierazi du, nahiz eta azken aldian kanpoan ere "hobetzen" ari den. Hortaz, bere hitzetan, neurketa "ezberdina" izango da Sadarren jokatutako azkenekoekin alderatuz gero, batez ere, "joko zuzenagatik".

Asier Garitanok, bestalde, azken neurketetan zelairatutako hamaikakoari erreparatuz gero, aldaketa gutxi espero dira. Badirudi Manu Garciaren ordez, Tomas Pinak jokatuko duela zelaiaren erdialdean, Wakaso Mubarakekin batera.

Hamaikako posibleak:

Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres, Oier, Darko Brasanac, Ruben Garcia; Cardona, Chimy Avila.

Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Laguardia, Magallan, Duarte; Vidal, Tomas Pina, Wakaso, Rioja; Lucas Perez, Joselu.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.

Zelaia: El Sadar

Ordua: 16:00