Itxi

Osasuna

Lagunartekoa, Taxoaren

Osasuna eta Reala elkarren aurka arituko dira urriaren 10ean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Neurketa Taxoaren jokatuko da, 11:00etatik aurrera, eta Osasunako zein Realeko bazkideak doan sartu ahalko dira lagunartekoa ikustera.

  • Osasunaren eta Realaren arteko lagunartekoaren kartel iragarlea

    Osasunaren eta Realaren arteko lagunartekoaren kartel iragarlea. Argazkia: @Osasuna

Osasunak eta Realak adiskidantzazko neurketa bat jokatuko dute urriaren 10ean, Taxoaren, 11:00etatik aurrera.

Hain zuzen ere, Santander Ligak etenaldia izango du data horietan, selekzioen nazioarteko norgehiagokak direla-eta; ondorioz, talde biak elkarren aurka arituko dira prestaketa gisa balioko dien partida batean.

Aipatu partida ikustera doan sartu ahal izango dira bai Osasunako bazkideak, bai klub gorritxoaren jarraitzaile txartela dutenak, baita Realeko bazkideak ere. Gainerako publikoak 10 euro ordaindu beharko ditu neurketa ikusi ahal izateko. Sarrerak Taxoareko txarteldegian egongo dira salgai norgehiagokaren egunean bertan.

Dena den, Osasunak bere YouTubeko kanaletik zuzenean jarriko du ikusgai lagunartekoa.

Gorritxoek eta txuri-urdinek dagoeneko jokatu zuten beste adiskidantzazko partida bat denboraldi-aurrean, Irungo Gal futbol-zelaian. Orduko hartan, Imanol Alguacilen jokalariak gailendu ziren bi eta hutseko emaitzarekin. Oyarzabal eta Portu izan ziren donostiarren golegileak.