Osasuna
Fitxaketa
Darko Brasanacek Osasunan jokatuko du, 2022ra arte
eitb.eus
Betisetik fitxatu du talde gorritxoak eta etete klausula 8 milioi eurokoa da.
-
Brasanacc, Alaves taldearekin
Darko Brasanac erdilari serbiarra 2022ra arte Osasunan izango da, talde gorritxoak bere web orrian iragarri duen bezala. Aurreko denboraldian Deportivo Alavesen jokatu zuen, utzita.
Betis taldetik fitxatu du Osasunak eta Santander Ligarako duen etete klausula 8 milioi eurokoa izango da. Datozen egunetan helduko da Iruñera entrenamenduekin hasteko eta bere aurkezpen ofiziala egiteko.
Talde goritxoan hiru urte ematen baditu Osasunak 500.000 euro gehiago ordaindu beharko lituzke talde andaluziarrari
COMUNICADO OFICIAL | Darko Brasanac, nuevo jugador de Osasuna hasta 2022.#BienvenidoDarko #OngiEtorriDarko
— C. A. OSASUNA (@CAOsasuna) July 22, 2019
¿¿ https://t.co/ki8vF34svF pic.twitter.com/kjJWl24WoR