Osasuna
Lesioa
Kike Barjak lotailuko lesioa du
Agentziak | Erredakzioa
Jokalariak entrenamendua utzi behar izan zuen belaunean kolpe bat jaso ondoren. Medikuek egindako azterketek diotenez, 6-8 hilabete emango ditu jokatu ezinik.
-
Kike Barja baloia lehiatzen Las Palmasen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Kike Barjak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan lesioa du, Osasunak jakitera eman duenez. Beraz, 6 eta 8 hilabete artean egingo ditu geldirik jokalariak.
Taldeko informazio ofizialak diotenez, Barjak entrenamendua utzi behar izan zuen belaunean kolpe bat jaso ondoren. Medikuek azterketa medikoak egin dizkiote jokalariari eta lesioaren larritasuna baieztatu da.
¿ Itzuliko zara eta zure irrifarrak une ahaztezinak oparituko dizkigu.#IndarraKike pic.twitter.com/K2CF3nJ6dD
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) July 16, 2019¿