Osasuna
Bi denboraldirako
Pervis Estupiñanek utzita jokatuko du Osasunan
Erredakzioa
Nafarroako taldea eta Watford akordiora iritsi dira Ekuadorreko jokalariak utzita joka ditzan talde gorritxoan datozen bi denboraldiak.
-
Pervis Estupiñan. Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak ofizial egin du Pervis Estupiñanek talde gorritxoan jokatuko dituela datozen bi denboraldiak, Watfordek utzita. Ekuadorreko futbolaria, Granadan, Almerian eta Mallorcan jokatutakoa da.
Estupiñan bi urterako utzita datorren arren, Watfordek jokalaria berreskuartu dezake lehen denboraldia amaitu ostean, Osasunak ohar baten bitartez jakinarazi duenez. ¿
Pervis Estupiñanek 21 urte ditu, baina bi denboraldi osorik jokatu ditu Bigarren Mailan, Almeria eta Mallorca taldeetan. Gainera, Mallorcarekin Lehen Mailara igotzea lortu zuen.