Itxi

Osasuna

2023a arte

Chimy Avilak talde gorritxoan jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Abiadura handiko aurrelaria da eta Sociedad Deportiva Huesca taldearekin hamar gol egin zituen aurreko denboraldian.

  • Chimy Avila. Argazkia: Osasuna

    Chimy Avila. Argazkia: Osasuna

Osasuna Lehen Mailan arituko da datorren denboraldian eta mailari eusteko taldea indartzen ari da oso.

Egin duen azken fitxaketa Chimo Avila da, 2,7 milioi euro ordaindu dizkio C.A. San Lorenzo de Almagro taldeari eta 2023ra arte talde gorritxoan arituko da; etete klausula 25 milioi eurokoa izango dela iragarri dute webgunea.

Luis Ezequiel Chimy Avila 1994ko otsailaren 6an Rosarion jaioa (Argentina) da eta Espainiako 1. Mailako Liga ondo ezagutzen du jada. Iazko denboraldian Sociedad Deportiva Huescarekin 10 egin zituen; abiadura handiko aurrelaria da, bi hankekin trebea eta oso lehiakorra omen da.