Osasuna
Auzia
Nafarroako auzitegiak Patxi Izco epaitzeko zantzuak daudela ebatzi du
eitb.eus
Instrukzioa daraman epailearen ustez, 2003 eta 2012 urte bitarteetan 900 mila euroko diru iruzurra egin zuen.
-
Patxi Izco
Osasuna olatu aparretan dabil egunotan igoera lortu eta gero, baina garai bateko agintariak estu hartu ditu justiziak.
Nafarroako auzitegiak Patxi Izco, Osasunako presidente ohia, epaitzeko zantzuak daudela ebatzi du. Instrukzioa daraman epailearen ustez, 2003 eta 2012 urte bitarteetan, Izcok 900 mila euroko diru iruzurra egin zuen.
Salaketa honetatik kanpo geratu dira Izcorekin batera zuzendaritza osatu zuten orduko kideak.