Osasuna
0-0
Osasunak berdindu egin du Cadizen aurka eta itxaron egin beharko du igoera ospatzeko
Erredakzioa
Talde gorritxoak bana (1-1) berdindu du Ramon de Carranza estadioan. Gertu du Lehen Mailara igotzea, baina oraindik ez du igoera lortu.
-
Cadiz-Osasuna partidako irudia. Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak golik gabe (0-0) berdindu du Cadizen aurka Ramon de Carranza zelaian. Ondorioz, talde gorritxoak itxaron egin beharko du igoera ospatzeko. Astelehenean Albaecetek Granadaren aurka berdintzen edo galtzen badu, Lehen Mailako taldea izango da Osasuna.
Lehen zatian Cadiz izan da baloiaren jabe, baina Osasuna taktikoki oso ondo kokatuta egon da. Baloiaren jabetza izan arren, Andaluziako taldeak ez du abagune argirik sortu. Talde gorritxoak ere ez du gol aukerarik izan lehen 45 minutuetan.
Bigarren zatia parekatua izan da. Osasunak ez du utzi Cadizek baloiaren jabe egitea, eta abagune argienak Nafarroako taldeak sortu ditu. Cadizek aukera izan du 48. minutuan, baina Querolen jaurtiketa ez da sare barrura joan, David Garciak baloia desbideratu duelako. Bi minutu beranduago, Roberto Torresek egin du saiakera, baina Cifuentes atezainak erantzun paregabea eman dio, gola eragotziz.
Bi entrenatzaileak aldaketak egin dituzte azken txanpan, garaipena bilatu nahi zutelako. Neurketako 86. minutuan, Luis Pereak penalti puntutik egin duen errematea kanpora joan da, gutxigatik. Ondorioz, Osasunak ezin izan du igoera ospatu Ramon de Carranzan.
Fitxa teknikoa:
0 - Cadiz: Cifuentes; Correa, Fali, Kecojevic, Matos (Salvi, 56. min); Jose Mari, Alex Fernandez (Vallejo, 67. min), Aketxe; Machis, Jairo eta Querol (Rennella, 56. min).
0 - Osasuna: Ruben; Vidal, David Garcia, Aridane, Clerc; Oier, Fran Merida (Perea, 86. min), Roberto Torres, Ibañez (Brandon, 71. min); Ruben Garcia eta Villar (Xisco, 71. min).
Epailea: Damaso Arcediano Monescillo. Txartel horiak atera dizkie Correa eta Jairo Cadizeko jokalariei, baita David Garcia eta Brandon Osasunako futbolariei.