Itxi

Osasuna

Igoera play-offak

Osasunak Santa Teresa izango du aurkari igoera faseko finalerdietan

eitb.eus

Talde gorritxoak Badajozeko taldearen kontra jokatuko ditu Iberdrola Ligara igotzeko play-offetako finalerdiak.

  • Osasuna. Argazkia: EiTB

    Osasunako jokalariak, Alavesen aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Osasunak Santa Teresa izango du aurkari Iberdrola Ligara igotzeko play-offetako finalerdietan. Igoera faseko zozketa astearte honetan egin da Las Rozaseko (Madril) Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) Futbolaren Hirian.

A multzokoa izango da Santa Teresa-Osasuna kanporaketa, baita CD Taconek eta Zaragoza CFF taldeek jokatuko dutena. Ondorioz, bi kanporaketa hauetako irabazleak elkarren aurka lehiatuko dira igoerarako txartela ematen duen finalean.

Santa Teresa Badajozeko (Extremadura) taldea da. Iberdrola Ligan esperientzia duen taldea da, jaitsi egin baitzen iragan denboraldian, eta berriro maila gorenean zuen tokia eskuratu nahi du.

Joaneko partida Badajozen jokatuko da apirilaren 27-28an. Itzulikoa, aldiz, Iuñean, maiatzaren 4-5ean. Finaleko kanporaketa, ordea, maiatzaren 11-12ko (joanekoa) eta 18-19ko asteburuetan (itzulikoa) jokatuko da.

Bestalde, igoera faseko B multzoko kanporaketak dira, Alhama CF vs. RC Deportivo Abanca eta CD Femarguin vs. CD Juan Grande.