Itxi

Osasuna

65 urte zituela

Javier Miranda Osasunako presidente ohia zendu da

Agentziak | Erredakzioa

1998tik 2002ra izan zen talde gorritxoaren presidentea. Gaixotasun luze baten ostean zendu zen bart.

1:13
Javier Miranda

Javier Miranda Osasunako presidente ohia atzo gauean zendu zen Iruñean, gaixotasun luze baten ostean. 65 urte zituen eta kluba 1998tik 2002ra zuzendu zuen.

Gasteizen jaio zen, baina Nafarroako hiriburura oso txikia zenean heldu zen eta Iruñean bizi izan zen beti. Osasuna Bigarren Mailan zegoela presidente izateko bere burua aurkeztu zuen Pedro Pegenautekin batera.

Enrique Martin eta Miguel Angel Lotina izan ziren bere bi aurreneko entrenatzaileak, azken honekin lehen mailara igotzea erdietsi zuten.