Itxi

Osasuna

Sadar eraberritzeko

Nafarroako Parlamentuak Osasunari abala emateko baimena eman dio Foru Gobernuari

Agentziak | Erredakzioa

23 milioi euroko abala da, Sadar futbol zelaiko eraberritze lanak ordaintzeko. Eraberritzea konpromisarioek onartu zuten orain dela bi aste.

  • Osasunako presidentea, Sadarren

    Osasunako presidentea, Sadarren. Argazkia: Efe.

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak behin betiko oniritzia eman dio Nafarroako Gobernuak Osasunari emango dion 23 milioi euroko abalari. Dirua Sadar futbol zelaia osorik eraberritzeko erabiliko da.

Proposamenak Gobernuaren babesa izan du, Osasuna maileguaren konpromisoei aurre egiteko gai delako eta operazioaren arriskuak saihesteko eskatutako berme gehigarriak aurkeztu dituelako, horren arabera.

Horrela, Osasunak "jokalarien salmentengatik eta telebista bidezko emanaldiengatik jasotzen duen diruak ordainketei aurre egitea bermatuko du".

Horrez gain, taldea Lehen Mailara igoz gero, urtean jasotzen duten hiru milioi euroko mailegua aurretiaz amortizatzeko egutegi bat aurreikusi dute. Eta berme horiek nahikoak ez balira, klubak bere ondasunekin egingo die aurre ordainketei.