Osasuna
Oparirik onena
Mai Garderen aitak ezin izan die malkoei eutsi, alabak kamiseta oparitu dionean
Agentziak | Erredakzioa
Osasunako kapitainak lehen aldiz jkatu du Osasunarekin Sadarren, eta aitari, bere urtegunean, bere kamiseta oparitu dio.
Mai Garde Osasunako kapitainaren aitak ezin izan die malkoei eutsi alabak bere kamiseta oparitu dionean. Aita Osasunako zale amorratua da. Bideoa Mai Gardek berak partekatu du, sare sozialetan.
Gardek bere ametsa bete du igande honetan, Osasunaren kamisetarekin Sadarren jokatzeko aukera izan duelako.
La cara de tu padre cuando le regalas la camiseta de su equipo del alma, pero por primera vez, con el nombre de su hija a la espalda para verla jugar en el sadar..
— Mai Garde (@maigarde) 2019(e)ko martxoaren 10(a)
Porque los sueños se cumplen Aita!
Zorionak, Feliz cumpleaños! pic.twitter.com/r2yGmI7M6s