Itxi

Osasuna

Sorian

Osasunak berdinketa lortu du partidako azken jokaldian (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Roberto Torresek egin du banakoa Numantziaren aurkako neurketako 93. minutuan.

  • Numantzia-Osasuna

    Numantzia-Osasuna

Roberto Torresek azken jokaldian egindako golak puntu bat eman dio Osasunari Los Pajaritosen, Numantziaren aurka jokatutako partidan. Nafarrek aukera nabarmenak izan dituzte lehen zatian neurketa irabazteko, baina azken metroetan huts egin dute.

Gorritxoak garaipenaren bila atera dira lehen minututik, Bigarren Mailako lidergoa lortu nahian. Etxeko taldea, berriz, ez da eroso egon zelaian.

Roberto Torresek izan du, hain zuzen, lehen aukera argia 7. minutuan, baina bere erremateari erantzun bikaina eman dio Juan Carlos atezainak. Guztira, Osasunak gola egiteko zortzi aukera argi izan ditu lehen 45 minutuetan.

Gola Numantziak egin du, ordea. Osasunaren areara lehen aldiz hurbildu dira, eta Diamankak gola egin du bigarren errematean, Gus Ledesek falta bat jaurti ostean.

Bigarren zatian, Jagoba Arrasateren taldeak hobera egin du, eta kontraerasoan aritu da. Partida erabakitzeko aukerak izan dituzte.

Baina, azkenean, berdinketarekin konformatu behar izan dute, Roberto Torresek banakoa egin duelako 93. minutuan.



Ficha técnica

1 - Numancia: Juan Carlos; Nacho, Atienza, Derik (Carlos Gutiérrez, min. 55), Ganea; Diamanka (Kako, min. 82), Escassi, Gus Ledes; Yeboah, Guillermo (Higinio, min. 70), Fran Villalba.

1 - Osasuna: Rubén; Nacho Vidal, David García, Unai García, Clerc; Oier, Fran Mérida (Íñigo Pérez, min. 76); Rober Ibáñez (Kike Barja, min. 62), Roberto Torres, Brandon (Xisco, min. 67); Juan Villar.

Goles: 1-0: min.21: Diamanka. 1-1: min. 90+3: Roberto Torres.