Itxi

Osasuna

Agurra

Miguel Flañok Osasuna utzi eta Kordoban jokatuko du denboraldi amaieraraino

Erredakzioa

Talde gorritxotik libre irten da, eta Andaluziako taldean jokatuko du 2018-2019 denboraldia amaitu arte.

Miguel Flañok Osasuna utzi du, eta Kordoban jokatuko du 2018-2019 denboraldi amaieraraino. Iruñeko taldeko maila guztietan jokatu du, eta akordiora iritsi da Osasunarekin, kontratua eten eta libre irteteko.

Osasunan 27 denboraldi eman ditu Miguel Flañok, zazpi urterekin fitxatu baitzuten. Gainera, bere kirol-ibilbideari amaiera eman ondoren, Osasunako kirol-esparruan hasiko da lanean.

2004ko irailaren 18an egin zuen debuta lehen taldearekin Sadarren, Betisen aurka. Ordutik, 338 partida jokatu ditu Osasunarekin. Horietatik 236 neurketa Lehen Mailan jokatu ditu, 77 Bigarren Mailan, 23 Errege Kopan, eta 2 Europa Ligan.

"Gure esker onena azaltzen diogu gure futbolari eta kapitain eredugarria izan denari, eta besoak zabalik hartuko dugu klubean, bere kirol-ibilbideari amaiera ematea erabakitzen duenean", adierazi du Osasunak.