Osasuna
4-1
Porrota jaso du Osasunak Las Palmasen aurka, hasierako errenta ezin iraulita
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zigor esanguratsua jaso dute gorritxoek kanariarren gol goiztiarrekin, alegia, Fidelen bi golak, Rafa Mirren gola eta Lemosenek erabakita utzi dute norgehiagoka. Fran Meridak egin du Osasunaren gola.
-
Las Palmas 4 - Osasuna 1. Foto: @Osasuna
Porrota jaso du Osasunak Las Palmasen aurka, hasierako errenta ezin iraulita (4-1). Ia hiru hilabete eman dituzte kanariarrek partida bakarra ere irabazi gabe, eta gorritxoek gogor pairatu dituzte hasierako akatsak.
Talde nafarrak aurkariak baino hobe heldu dio jokoari, zeinak aurrea hartu ahal izan duen markagailuan Ruben Garciaren faltarekin, baina ez du asmatzerik izan.
Hala ere, minutu batzuk geroago, Fidelek Timorren pasea gol bilakatu eta markagailua estreinatu du kanariarren alde. Horrek konfiantza eman zion taldeari eta aurki iritsiko zen Fidelen bigarrena ere, oraingo honetan baloia geldirik zegoela.
Osasunak bi golak onartzeko denborarik ez, eta halako batean, hirugarrena ere jaso zuen Rafa Mirrek gina Ruiz de Galarretaren pase batekin.
Bigarren zatian
Atsedenaldiaren ostean, talde gorritxoak jokoa aldatu du, eta Oierrek hiru erdilarirekin jokatu eta bi hegaleko aurreratu ditu Arrasatek golaren esperantzaren bila.
Palmasek ere bide berean egin du aurrera eta Alvaro Lemos zelairatu da eskuin hegaletik, erabakigarria izan da gainera, bere jokoa, bere eskutik iritsi baita talde kataluniarraren garaipen irmoa.
Fitxa teknikoa:
4 - Las Palmas: Raul Fernandez; Eric Curbelo, Mantovani, Cala, Dani Castellano; Peñalba; Fidel (Alvaro Lemos, 67. min), Ruiz de Galarreta (Momo, 86. min), Timor, Rafa Mir (Araujo, 75. min); eta Ruben Castro.
1 - Osasuna: Ruben Martinez; Nacho Vidal (Kike Barja, 76. min), Unai Garcia, David Garcia, Clerc; Oier; Roberto Torres, Fran Merida, Iñigo Perez (Brandon, 67. min), Ruben Garcia; eta Juan Villar (Xisco, 74. min).
Golak: 1-0, 11. min: Fidel. 2-0, 31. min: Fidel. 3-0, 33. min: Rafa Mir. 3-1, 53. min: Fran Merida. 4-1, 82. min: Alvaro Lemos.