Itxi

Osasuna

Ohiko Batzar Nagusia

Osasunako bazkide konpromisarioek 2019ko aurrekontuak onartu dituzte

Erredakzioa

Ohiko Batzar Nagusian onartuta geratu dira 21,2 milioi euroko diru-sarrerak eta 19,6 milioi euroko gastuak dituzten aurrekontuak.

  • Osasunaren Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EiTB

    Osasunaren Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EiTB

Osasunako bazkide konpromisarioek 2019ko aurrekontuak onartu dituzte igande honetan egin den Ohiko Batzar Nagusian. 21,2 milioi euroko diru-sarrerak eta 19,6 milioi euroko gastuak barneratzen dituzten aurrekontuak onartuak izan dira, aldeko 183 botorekin, aurkako 30ekin eta 8 abstentziorekin.

Igande honetakoa, aurrekontuak onartzeko egiten den bigarren Ohiko Batzar Nagusia da, duela hilabete t'erdi baztertu egin baitzituzten aurrekontuak bazkide konpromisarioek. Orduko aurrekontuek 19,4 milioi euroko diru-sarrerak eta 19,1 milioi euroko gastuak aurreikusten zituzten.