Osasuna
2-2
Berdinketa nagusi, Osasuna eta Albaceteren arteko neurketa zirragarrian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gorritxoek aurrea hartu dute Torresek lehen gola egitean, baina gutxira iritsi dira Albaceteren golak. Arrasateren taldeak, ordea, ez du etsi eta 79. minutuan berdinketaren gola egin du Villarrek.
-
Argazkia: @CAOsasuna
Berdinketa nagusitu da Carlos Belmonte zelaian Osasunaren eta Albaceteren arteko neurketa zirragarrian (2-2). Albacetek bederatzi jokalarirekin eman dio amaiera neurketari Zozulia eta Arroyok txartel hori bikoitza jaso baitute 86. eta 88. minutuan.
Figueroa Vazquezek ez du birritan pentsatu eta penaltia adierazi du partida hasi eta ordu laurdenera eta Roberto Torresek aurreneko gola egin du Osasunaren alde.
Gutxira iritsi da, ordea, Albaceteren gola, hain zuzen ere, lau minutu beranduago, berdinketa erdietsiz eta lehen minutuetatik partida zirragarria izango zela aurreratuz.
Jokoa ez da falta izan zelaian eta Albacetek lehen zatia bukatu orduko, bigarrena egin du Luis Miguel Ramisen eskutik.
Hala ere, Albacetek ez du emaitza mantentzea lortu eta Juan Villarrek Xiscok erdiratutako jaurtiketa errematatu du berdinketaren gola eginez, 81. minutuan. Berdinketa nagusi, beraz, Albaceteren zelaian.
Fitxa teknikoa:
2 - Albacete: Tomeu Nadal, Arroyo, Gorosito, Gentiletti, Olivera, Susaeta (Acuña, 57.min), Erice, Febas (Rei Manaj, 82.min), Bela, Eugeni (Malas, 76.min) eta Zozulia.
2 - Osasuna: Ruben, Lillo, David Garcia, Unai Garcia, Clerc, Nacho Vidal (Juan Villar, 62.min), Oier, Fran Merida, Ruben Garcia (Kike Barba, 73.min), Roberto Torres eta Brandon (Xisco, 73.min).
Golak: 0-1: Roberto Torres, penaltiz (16'). 1-1: Zozulia (20'). 2-1: Olivera (40'). 2-2: Juan Villar (81')
Epailea: Figueroa Vazquez.