Itxi

Osasuna

2-0

Osasunak porrota jaso du Riazorren Deportivoren aurka

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Euriteak zailtasunak sortu ditu jokoan zelaia egoera eskasean baitzegoen, hala ere, biek ala biek sasoiaz eta aireko jokaldiez baliatu dira norgehiagokari eusteko.

  • Deportivo-Osasuna. Argazkia: @CAOsasuna

    Deportivo-Osasuna. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak porrota jaso du Riazorren Deportivoren aurka. Fede Cartabiaren bi asistentziei esker, Alcorconen gertatuko denaren esperoan, 123 Ligako sailkapenean nagusi da talde galiziarra.

Erdilari hegoamerikarra ezinbesteko jokalaria izan da beste behin ere Deportivoren arrakastaren baitan, aurreko astelehenean bezala Almeriaren aurka (1-1).

Euriteak zailtasunak sortu ditu jokoan zelaia egoera eskasean baitzegoen, hala ere, biek ala biek sasoiaz eta aireko jokaldiez baliatu dira norgehiagokari eusteko. Gauzak horrela, lehen arrisku jokaldia iritsi zen David Gariaren burukoarekin hegaleko falta batetik, baina Dani Gimenezen atearen gainetik igaro zen lehen ordu laurdena iristear egon denean.

Osasunako jokalari ohia den Quique Gonzalezen eta Carlos Fernandezen jokaldiari esker, atsedenaldiaren aurretik markagailua estreinatu zuen talde galiziarrak.

Lehen zatiaren luzapenean aukerak izan dituzte nafarrek, baina Dani Gimenezek zapuztu egin du Unai Garciaren jaurtiketa hegalera ateraz.

Hala ere, aukerak burutu ez eta bigarren gola ere jaso du Osasunak Riazorren. Beste behin ere, Fede Cartabiaren asistentzia batekin, oraingo honetan Pablo Marik buruz burututako jaurtiketarekin.

Azken minutuetan izan ditu bereak eta bi talde nafarrak neurketan lehiakor izateko, baina Dani Gimenezek ez dizkie gauzak betere erraz jarri, eta ez die betarik eskaini, Deportivok denboraldiko seigarren garaipena eskuratuz etxean.

Fitxa teknikoa:

2-Deportivo: Dani Gimenez; David Simon, Domingos Duarte, Pablo Mari, Saul Garcia; Vicente Gomez (Didier Moreno, 87.min), Mosquera, Krohn-Dehli (Edu Expósito, 64.min); Fede Cartabia; Quique Gonzalez (Christian Santos, 72.min) eta Carlos Fernandez.

0-Osasuna: Ruben Martínez; Lillo, Unai Garcia, David Garcia, Clerc; Fran Merida, Oier; Ruben Garcia, Roberto Torres (Brandon, 77.min), Kike Barja (Nacho Vidal, 61.min); eta Juan Villar (David Rodriguez, 77.min).

Golak: 1-0, 44.min: Carlos Fernandez. 2-0, 75.min: Pablo Mari.