Osasuna
Sadarren
Osasunak berdinketa txar bat sinatu du Numantziaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Rubenek penalti bat gelditu du, eta gorritxoek amaieran azken bultzada eman diote partidari, baina talde nafarrak sentsazio txarrak utzi ditu.
-
Osasuna 0 - Numantzia 0. Argazkia: Osasuna.
Hutsean bukatu da Osasuna eta Numantzia taldeen arteko neurketa, Sadarren. Maila eskaseko partida izan da, eta nafarren atezainak, Ruben Martinezek, penalti bat gelditu du.
Berdinduta hasi da neurketa. Osasuna aurkaria baino gehiagotan iritsi da beste areara, baina laster hasi da Numantzia nagusitasuna bereganatzen, etxekoen erdiko jokoa baliogabetu arte (bi erdiko erdilariak txartel banarekin zeuden 27. minuturako). Hiru abagune argi izan ditu Numantziak; tartean, penaltia.
Osasunak ez du etxeko azken neurketan ikusi zitzaion jokoa erakutsi. Ez du arriskurik sortu, ez barrutik ezta hegaletatik ere. Brandonen aukera bat izan da argiena. Iñigo Perezek baloia orraztu ondoren, Juan Carlosen aldaratzea harrapatu du Perezek, baina kanpora joan zaio.
20. minutuan izan da penaltia. Rubenek berak egin dio Higiniori, eta atezain gorritxoak bere akatsa zuzendu du, penalti jaurtiketa geldituta.
FITXA TEKNIKOA
Osasuna: Rubén; Nacho Vidal, Unai García, Aridane, Clerc; Oier, Íñigo Pérez; Brandon (Fran Mérida, 61. min), Rubén García, Kike Barja (Roberto Torres, 70. min); eta David Rodríguez (Xisco, 77. min).
Numantzia: Juan Carlos; Unai Medina, Atienza, Carlos Gutiérrez (Danil Calvo, 84. min), Luis Valcarce; Diamanka, Escassi, Fran Villalba (Kako, 81. min); Yeboah, Higinio (Viguera, 70. min) eta Nacho.