Itxi

Osasuna

Bigarren itzulia hasi da

Almeria-Osasuna (3-2): Porrota, defentsan ahul egoteagatik

Josu Bilbao

Erredakzioa

Camachoren mutilek ez dute intentsitate askorekin jokatu eta hiru puntuak talde zuri-gorriak lortu ditu. Gorritxoek ezin izan dute Ulloa gelditu eta Almeriakoak bi gol lortu ditu.

Osasunak ezin izan du Ligako azken sailkatuaren aurka eta beste porrot bat eraman du (3-2). Lehen zatiko 11. minuturako gorritxoak 2-0 galtzen joan dira Carlos Garciaren eta Ulloaren golekin, baina Arandak 2-1ekoa jartzea lortu du 23. minutuan. Bigarren zatiko bederatzigarren minutuan Ulloak 3-1ekoa egin du eta Lekicen gola beranduegi heldu da (90. minutuan, 3-2)-

Nafarrakatzean sartuta hasi dute norgehiagoka eta Almeria asko hurbildu da Ricardoren ate ingurura hasierako minutu horietan. Gorritxoek atzean sartu dituzte lerroak eta andaluziarrek defentsan eginiko akatsak aprobetxatu dituzte arriksua sortzeko. Carlos Garciak lortu 8. minutuan zuri-gorrien aldeko lehen gola, lehen zutoinean burukada eder batekin. Andaluziarrak eroso egon dira euren zelaian eta 2 minututan beste gol bat lortu dute. Ulloaren jaurtiketa gurutzatua ezin izan du Ricardok hartu eta etxekoak 2-0 jarri dira markagailuan partidan aginduz.

Osasunari aldapa gora jarri zaio norgehiagoka, baina Arandak taldea erasora bidali du arriskua sortu duten bi jaurtiketekin. Diego Alves atezaina sendo egon da ate azpian, baina 23. minutuan Carlos Arandak Iruñeko taldearentzat gola lortu du eskuinkada bikain batez 2-1ekoa jarriz. Bi taldeak akats nabarmenak egin dituzte defentsan, baina nafarrek asko sakatu dute 2-1ekoaren ondoren. Camuñasek eta Arandak berdinketa lortzeko aukera ederrak izan dituzte, baina Diego Alves ezin hobe egon da jaurtiketak desbideratzen. Atsedenaldira Osasuna galtzen joan da nahiz eta sentzazio onekin bukatu lehen zatia.

Bigarren zatian nafarrak erasora joan dira eta partidaren kontrola berehala hartu dute, abagune garbiak sortuz. Hala ere Oltraren taldea ere Ricardoren ate ingurura hurbiltzen hasi da eta Bernardelloren jaurtiketa atezain gorritxoak desbideratu behar izan du. Bigarren zatiko bederatzigarren minutuan Ulloak 3-1ekoa jarri du erremate eder batez. Golaren ondoren Osasuna partidatik irten egin da eta desagertuta ibili da erasoan.

Gorritxoak markagailua iraultzera joan dira, baina Almeriak hutsuneak aprobetxatu ditu Camachoren taldea ezustean hartzeko. Osaunako entrenatzaileak Lekic eta Vadocz sartu ditu zelaian erasoari bizitasuna emateko, baina Iruñekoak ez dira Alvesen atera arriskuz hurbildu. Bigarren zatiko 39. minutuan Piattik laugarrena sartzeko aukera ederra izan du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da desbideratuta. Norgehiagokaren 90. minutuan Lekicek 3-2koa sartu du, baina beranduegi izan da berdinketa lortzeko.

- Fitxa teknikoa:

3 - UD Almeria: Diego Alves; Michel, Carlos Garcia, Marcelo Silva, Jakobsen; M''Bami, Fabian Vargas (Corona, m.78); Kalu Uche (Pellerano, m.67), Piatti, Crusat; eta Leo Ulloa (Goitom, m.86).

2 - CA Osasuna: Ricardo; Nelson, Josetxo, Sergio (Leka, m.58), Damia; Lolo, Puñal; Coro (Calleja, m.73), Soriano (Vadocz, m.80), Camuñas; eta Aranda.

Golak: 1-0, M.07: Carlos Garcia. 2-0, M.10: Leo Ulloa. 2-1, M.23: Aranda. 3-1, M.54: Leo Ulloa. 3-2, M.91: Leka.