Osasuna
2-0
Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka, eta garaipenik lortu gabe jarraitzen du
Erredakzioa
Denboraldiko bigarren porrota jaso du talde gorritxoak, 2-0 galdu baitu Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak Carmenes zelaian.
-
Granada-Osasuna (2-0). Argazkia: CA Osasuna
Osasunak 2-0 galdu du Granadaren aurka Bigarren Mailako hirugarren jardunaldiko partida. Ondorioz, talde gorritxoak bi porrot eta berdinketa bat eskuratu ditu lehen hiru jardunaldietan, eta garaipenik lortu gabe jarraitzen du.
Granada nagusi izan da hasierako minutuetan. Erasokor zelairatu da etxeko taldea, eta 7. minutuan lortu du 1-0ekoa, Adrian Ramosen bitartez. Gola hartu ostean, gorritxoak hobeto aritu dira, baina lehen zatian ez dira abagune argiak sortzeko gai izan.
Bigarren zatiaren hasieran, baloiaren jabe izan da Osasuna, eta lanak eman dizkio Rui Silva Granadako atezainari; Ruben Garciaren jaurtiketari erantzun ona eman dio Silvak. Hala ere, 61. minutuan, Imanol Garciak penaltia egin dio Vadillori. Vadillok berak jaurti du penaltia, eta 2-0ekoa egin du. Bigarren golak bertan behera utzi ditu Osasunak zituen esperantzak, eta etxeko taldeak eskuratu ditu jokoan ziren hiru puntuak.
Fitxa teknikoa:
2 - Granada: Rui Silva, Quini, Victor Diaz, German, Alex Martinez, Alberto Martin (Fede San Emeterio, 58. min), Montoro, Antonio Puertas, Fede Vico (Pozo, 53. min), Vadillo (Nico Aguirre, 80. min) eta Adrian Ramos.
0 - Osasuna: Ruben, Nacho Vidal, Oier, Unai Garcia, Clerc, Imanol Garcia (Lillo, 71. min), Iñigo Perez, Juan Villar, Ruben Garcia, Roberto Torres (Brandon, 60. min) eta Xisco (David Rodriguez, 78. min).
Golak: 1-0: Adrian Ramos (7. min). 2-0: Vadillo (62. min).
Epailea: Trujillo Suarez. Txartel horia atera die Granadako Pozori eta Victor Diazi, eta Osasunako Oierri.