Itxi

Osasuna

Kontratua amaitzen zaie

J. Flaño, De las Cuevas, Tano, Manu Herrera eta Buñuel jokalariek ez dute jarraituko

Erredakzioa

Jokalari hauek ez dute jarraituko talde gorritxoan datorren denboraldian, kontratua amaitzen baitzaie ekainaren 30ean. Flaño, klubak eskainiko dion omenaldi batekin agurtuko da, Sadarren.

  • Javier Flaño. Argazkia: @CAOsasuna

    Javier Flaño. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak astearte honetan jakinarazi du, bederatzi jokalarik ez dutela talde gorritxoan jarraituko datorren denboraldian. Javier Flaño, Miguel de las Cuevas, Tano Bonnin, Manu Herrera eta Aitor Buñuel jokalariei ekainaren 30ean amaitzen zaie kontratua eta Braulio Vazquez kirol-zuzendariak jakinarazi die ez zaiela eskaintzarik egingo kontratua berritzeko.

Jokalari horiez gain, utzita egon diren Rober Ibañez, Joaquin Arzura, Sebas Coris eta Borja Lasso futbolariak euren jatorrizko taldeetara itzuliko dira. Javier Flañoren kasuan, klubak eskainiko dion omenaldi baten bitartez agurtuko da Sadarren eta prentsaurrekoa eskainiko du hurrengo egunetan.