Osasuna
Lesio larria
Sergio Herrera sei eta zortzi hilabete artean egongo da jokatu gabe
Eitb.eus
Atezain gorritxoak haustura osoa dauka ezker hankako aurreko lotailu gurutzatuan.
-
Sergio Herrera pretsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Sergio Herrera Osasunako atezainak min hartu zuen joan zen igandean bere taldeak Numantziaren aurka jokatu zuen norgehiagokan, eta, horren ondorioz, zelaia utzi behar izan zuen 79. minutuan.
Astelehen arratsaldean egin zaizkion osasun-azterketek erakutsi dutenaren arabera, atezain gorritxoak haustura osoa dauka ezker hankako aurreko lotailu gurutzatuan.
Jokalariak atseden hartu beharko du datozen orduetan, eta egun batzuk barru erabakiko dute noiz egingo dioten lesioa sendatzeko ebakuntza.
Behin ebakuntza eginda, orduan zehaztuko dute zein izango den zelaietatik kanpo egon beharreko epea; dena den, epealdi hori sei eta zortzi hilabete bitartekoa izango da.