Osasuna
0-2
Osasuna playoff postuetara bueltatu da Barça Bri irabazita
Erredakzioa
Gorritxoek 0-2 irabazi diote Bartzelona B taldeari Mini Estadian, Rober Ibañezen eta Quique Gonzalezek sartutako golei esker.
-
Bartzelona B-CA Osasuna (0-2). Argazkia: @CAOsauna
Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Bartzelona B taldearen aurka (0-2) Mini Estadi zelaian eta talde gorritxoa igoerako playoff postuetan sartu da. Nafarroako taldeak 50 puntu bildu ditu 32 jardunalditan.
Bartzelonak baloiaren jabetza izan du lehen minutuetan, baina Osasunak gola egin du izan duen lehen abagunean; 9. minutuan, Fran Meridak pasea eman dio Clerci, honek erdiratu eta Rober Ibañezek 0-1ekoa sartu du, erremate on baten bitartez. Golak min egin dio Bartzelonari eta blaugranek ez dute zulorik aurkitu Osasunaren defentsako lerroan. Atsedenaldira iritsi orduko, partida berdintzeko aukera izan du Barça Bk, baina David Costasek ez du asmatu Sergio Herrera atezainaren aurrean.
Bigarren zatian Bartzelona B nagusi izan da jokoari dagikionean, eta Osasunak sufritu egin du. Hala ere, talde gorritxoak defentsako lan ona egiten jarraitu du. Aleñaren jaurtiketak langa jo du 60. minutuan eta bi minutu beranduago, Herrera atezainak Bartzelonaren gola eragotzi du, Carles Perezen errematea desbideratuta; aldaratzea Nahuel Leivari iritsi zaio, eta Unai Garciak atepetik atera du Barça Bko jokalariaren jaurtiketa. Momentu txarrak pasa ditu Osasunak bigarren zatian, baina 75. minutuan, Quique Gonzalezek 0-2koa sartu du buruz egindako erremate baten ostean, eta gorritxoen garaipena biribildu du.
Fitxa teknikoa:
0. Bartzelona B: Ortola; Palencia, David Costas, Martinez, Cucurella; Rivera (Inigo Ruiz de Galarreta, min.78), Vitinho (Riqui Puig (min.82), Alejandro Marques (Ballou, min.65); Aleña, Nahuel eta Carles Perez.
2. Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Unai Garcia, Clerc; Lucas Torro; Rober Ibañez (Xisco Jimenez, min.70), Borja Lasso (Arzura, min.66), Fran Merida (Roberto Torres, min.78), Kike Barja; eta Quique.
Golak: 0-1, min.9: Rober Ibañez. 0.2, min.75: Quique Gonzalez.
Epailea: Sagues Oscoz.