Itxi

Osasuna

Sadarren

Zaragozaren aurka galdu du Osasunak, nagusi izan arren

Agentziak | Erredakzioa

Nagusi izan dira gorritxoak, eta aukera gehiago sortu dituzte, baina aurrean Zaragozaren atezainaren joko bikaina izan dute. Unai Garciak eta Borja Iglesiasek egin dituzte golak.

Osasunak Zaragozaren aurka galdu du Sadarren (1-2), zelaigunean nagusi izan den arren. Cristian Alvarez izan da protagonista, gorritxoen aukerak gelditu ditu eta.

Zaragozaren atezainak geldiketa bikainak egin ditu, eta bere taldearen salbatzailea izan da. Borja Iglesiasek, gainera, bi gol sartu ditu bigarren zatian, Zaragozaren jokaldi isolatuetan.

Osasunaren gol bakarra luzapenean heldu da. Unai Garciak egin du. Baina partida osoan zehar abagune argiak izan ditu, eta gainera gol bat baliogabetu diote. Ez zuen merezi, Quique ez zegoelako jokoz kanpo.

Oso nagusi izan dira gorritxoak lehen zatian, baina bizirik heldu da Zaragozara atsedenaldira.

Bigarrenean, bikain jarraitu du atezain argentinarrak, eta kontraerasoek garaipena eman diote Zaragozari.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Unai García, Oier, Clerc; Lucas Torró; Rober Ibáñez (Xisco, m.66), Borja Lasso (Roberto Torres, m.85), Fran Mérida, Kike Barja (David Rodríguez, m.81); eta Quique.

Real Zaragoza: Cristian Alvarez; Alberto Benito, Perone, Grippo, Lasure; Febas (Buff, m.43), Eguaras, Zapater, Raúl Guti; Pombo (Toquero, m.77) eta Borja Iglesias (Alain, m.93).

Golak: 0-1, m.61: Borja Iglesias. 0-2, m.81: Borja Iglesias. 1-2, m.94: Unai Garcia.