Osasuna
123 Ligako 28. jardunaldia
Osasunak galdu egin du, etxean bikain dabilen Sportingen aurka (2-0)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Los rojillos se han puesto por debajo en el marcador nada más comenzar el partido (minuto 5) y no han sido capaces de levantar el marcador.
-
Osasunak galdu egin du Molinonen. Argazkia: @caosasuna
Sportingek merezimenduz irabazi dio Osasunari 123 Ligako 28. jardunaldiari hasiera eman dion lehiari. Etxekoen golak Ruben Garcia eta Michael Santosek lortu dituzte, bakoitza partidako zati batean.
Rubén Barajak zuzentzen duen taldeak seigarren garaipena erdietsi du jarraian Molinonen, apenas behar izan ditu bost minutu aurretik jartzeko, Jonyk eskuin hegaletik egin duen jokaldiari esker.
Berak egindako erdiraketa zehatzak area erdian bukatu du, eta han zegoen Ruben Garciak ederki eman dio boleaz lehendabiziko gola erdietsiz. Gol horrek nafarren grina itzali du, eta ez dute kontrako markagailuari buelta emateko argudiorik aurkitu.
Bigarren zatian, asturiarren zenbait ahaleginen ostean, partida erabakita utzi duen gola heldu da Michel Santosen oinetan. Alaveseko jokalari ohiak Alex Bergantiñosen pase bikaina baliatu du Sergio Herrera buruz burukoan gainditzeko. Horrenbestez, amaierara iristeko 15 minuturen faltan, norgehiagoka guztiz erabakita zegoen.
Azken minutuan, Isma Lopezek hirugarrena egiteko zorian egon da, baina bere jaurtiketa gurutzatua desbideratuta joan da gutxigatik.
Gaurko hiru puntuekin Sporting Numantziarengandik puntu bakarrera kokatu da, Osasunarekin berdinduta.
Fitxa teknikoa:
Sporting 2: Mariño, Calavera, Alex Perez, Barba, Canella (Isma Lopez, 45. min) Álex Bergantiños, Sergio Alvarez, Carmona, Ruben Garcia (Hernan Santana, 74. min), Jony, eta Michael Santos (Nano Mesa, 82. min)
Osasuna 0: Sergio Herrera, Kike Barja (Rober Ibáñez, 68. min), Lillo (De las Cuevas, 73. min), Aridane, Oier, Clerc, Fran Merida, Lucas Torro, Roberto Torres (Sebas Coris, 58. min.), David Rodriguez eta Quique.
Golak: 1-0, min. 4: Ruben Garcia. 2-0, min. 75: Michael Santos.
Epailea: Arcediano Monescillo. Txartel horiak: Oier, Lillo, Aridane eta Barba (Osasuna); Alex Bergantiños, Calavera, Santos eta Isma Lopez (Sporting).