Osasuna
Vicente Calderonen
Atletico-Osasuna (3-0): Madrildarrak nagusi izan dira
Josu Bilbao
Erredakzioa
Camachoren mutilek ezin izan diote aurre egin talde zuri-gorriari. Forlanek bi gol egin ditu eta Aguerok bat. Nacho Monrealek bigarren txartel horia ikusi du eskuarekin baloia jotzeagatik.
Iruñeko taldeak ezin izan dio aurre egin partida osoan zehar nagusi izan den Atletico Madrili. Sabchez Floresen taldeak 3-0 gainditu ditu nafarrak Forlanene bi gol eta Agueroren beste gol bati esker. Monrealek bigarren txartel horia ikusi du eskuarekin baloia jotzeagatik norgehiagokaren 60. minutuan.
Nafarrak partidako lehen minututik gaindituak egon dira, Atletico Madrilek arriksu handia eraman duelako Ricardoren ate ingurura. Forlan eta Agüero aukerak sorteen hasi dira eta gorritxoak atzean sartu dira kontraerasoak gelditzeko asmoarekin. Quique Sanchez Floresen taldea erosoegi egon da zelaian eta lehen gola 26. minutuan Forlanek egin du. Ricardok ezin izan du baloia ondo harrapatu eta aurrelari urufuaitarra erne egon da baloia sare barrura bidaltzeko. Arandak norgehiagoka berdintzeko aukera izan du 36. minutuan, baina De Geak ederki gelditu du gorritxoaren jaurtiketa.
Lehen zatiko 41. minutuan Aguerok bigarrena sartu du madrildarrentzat. Diego Forlanek jokladi bikaina egin du ezker hegaletik eta erdiraketa ederra jarri dio argentinarari, buruz baloia Ricardoren ate barrura bidaltzeko, (2-0). Atsedenaldira, Osasuna gaindituta heldu da, markagailuari buelta emateko ideiarik gabe.
Bigarren zatian Osasuna hobeto irten da zelaiara, erasoan min egiten, baina Atletico Madrilgo aurrelariek arriskua sortu dute agertu diren jokaldi guztietan. Norgehiagokaren 54. minutuan Masoudek 2-1ekoa jartzeko aukera ona izan du, baina De Geak geldiketa bikaina egin du baloia kornerrera desbideratuz. Natxo monrealek bigarren txartel horia ikusi du bigarren zatiko hamabosgarren minutuan eta Iruñeko taldea 10 jokalarirekin gelditu da.
Partidako 70. minutuan, Forlanek hirugarrena egin du etxekoentzat, defentsa gorritxoa ederki gaindituz eta 3-0ekoa jarriz. Hirugarren golarekin partida erabakita utzi dute madrildarrek eta Camachok taldean aldaketak egiteko aprobetxatu du. Zuri-gorriek gol gehiago egin ahal izan dituzte, baina azken emaitza 3-0ekoa izan da.
- Fitxa teknikoa:
3 - Atletico Madril: De Gea; Valera, Ujfalusi, Perea, Filipe Luis (Antonio Lopez, m. 46); Reyes, Mario Suarez, Tiago (Raul Garcia, m. 68), Simao; Forlan eta Kun Agüero (Fran Merida, m. 76).
0 - Osasuna: Ricardo; Damia, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Nekounam (Vadocz, m. 80); Juanfran, Soriano (Nelson, m. 60), Masoud; eta Aranda (Leka, m. 68).
&' || 'nbsp;Golak: 1-0, m. 25: Forlan. 2-0, m. 40: Aguero . 3-0, m. 69: Forlan.