Osasuna
123 Ligako 25. jardunaldia
Osasunak eta Rayok puntuak banatu dituzte igoerako play-offetako bidean (1-1)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde madrildarra gehiago izan da lehen zatian, baina bigarrenean, ordea, gorritxoak nagusitu dira, eta batak zein besteak irabazi ahal izan dute.
-
Osasunak eta Rayok berdindu egin dute Sadarren. Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak eta Rayo Vallecanok jokoa, aukerak eta puntuak banatu dituzte Sadarren, aurkari zuzenen arteko lehian, ligako 25. jardunaldia abiatu duena.
Adrian Embarbak bisitariak aurretik jarri ditu lehen zatian, baina gorritxoek ekinean jarraitu dute eta Oier Sanjurjok ondo merezitako berdinketa igo du markagailura.
Vallecaseko taldea gehiago izan da lehen zatian, baina bigarrenean buelta etorri da, eta orduan nafarrak gailendu dira jokoan. Sadar elurrez zuritu da azken minutuetan, eta tarte horretan talde batek zein besteak partida irabazteko abaguneak izan dituzte (Quiquek etxekoen aldetik eta Bebe heldu berriak madrildarren aldetik), baina atezainek zuzen jardun dute.
Berdinketa horrek play-offeko postuetan egotea ahalbidetzen dio Rayori beste astebetez; Osasunak, bere aldetik, seigarren postuari eutsi dio, jardunaldiko gainerako partiden esperoan.
Fitxa teknikoa:
Osasuna 1: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier; Kike Barja, Lucas Torro, Fran Merida (De las Cuevas, 82. min), Sebas Coris (Arzura, 81. min); David Rodriguez, Roberto Torres (Borja Lasso, 57. min); eta Quique.
Rayo Vallecano 1: Alberto; Baiano, Amaya, Chechu Dorado, Alex Moreno; Fran Beltran (Gorka, 67. min), Trejo, Chori Domínguez (Bebe, min. 59), Unai Lopez (Comesaña, 92. min); Embarba eta Raul de Tomas.
Golak: 0-1, 43. min: Embarba. 1-1, 63. min: Oier.
Epailea: Cuadra Fernandez (Balearrak). TXartel horiak: Aridane (Osasuna) eta, y a Trejo (Rayo Vallecano).
ayo Vallecano).