Itxi

Osasuna

Reyno de Navarran

Osasuna-Hercules (3-0): Garaipena eta itxura ona

Erredakzioa

Camachoren mutilek partida bikaina jokatu dute, aurkari zuzen baten aurka hiru puntuak eskuratuz. Golak, Monrealek, Lolok eta Vadoczek egin dituzte.

Gorriek hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte Hercules ahul baten aurka. Alacanteko atldea ez da ia Ricardoren atera heldu eta Osasunak ederki erabaki du partida hiru eraso erbakigarrietan. Monrealek egin du 1-0ekoa lehen zatiko 40. minutuan, Lolok 2-0ekoa partidako 55. minutuan eta 3-0ekoa Vadoczek sartu du 91. minutuan.

Talde nafarrak ederki hasi du norgehiagoka hasierako minutuetatik erasoan irten direlako Calatayuden ate ingurura arrisku handia eramanez. Lehen zatiko 3. minutuan Nekounamek aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa Herculeseko atezainak gelditu du. Osasuna erasoan murgildu da eta Juanfranen bitartez arriskua eraman du Alacanteko taldearen area ingurura. Abagune onenak gorritxoek eskuin hegaletik heldu dira Damia eta Juanfranen bidez.

Lehen zatiko 23. minutuan Iruñeko taldeak aukera paregabea izan du, baina Nekounamen zartakoa langara joan da. Iraniarraren bigarren abagune garbia izan da eta gorritxoak agintzera pasa dira. Norgehiagokaren 40. minutuan Monrealek 1-0ekoa lortu du jaurtiketa gogor batekin eta atsedenaldira gorritxoak aurretik joan dira markagailuan.

Bigarren zatiko lehen minutuan, Herculesek gutxigatik ez du ezusteko eman, Trezeguetek aukera on bat izan duelako banakoa egiteko. Aurrelari frantziarrak ez du bere jaurtiketa atera zuzendu eta Osasunak berriro agindu du zelaian. Partidako 55. minutuan Lolok 2-0ekoa lortu du. Patxi Puñalek erdiraketa bikaina jarri dio atzelari gorritxoari eta honek buruz bigarrena lortu du etxekoentzat.

Iruñeko taldea eroso egon da 2-0ekoarekin eta Alacanteko taldea ez da ia Ricardoren ate ingurura hurbildu. Bigarren zatiko 33. minutuan Cristianek aukera ona izan du falta jaurtiketa batean, baina bere zartakoa zutoinera joan da. Norgehiagokako 91. minutuan Vadoczek azken 3-0ekoa jarri du Camachoren taldearentzat. Osasunak partida borobila jokatu du aurkari zuzen baten aurka eta hiru puntuak eskuratu ditu.

- Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Ricardo; Damia, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Nekounam; Juanfran, Soriano (Vadocz, m.82), Masoud (Calleja, m.86); eta Aranda (Kike Sola, m.91).

0 - Hercules: Calatayud; Juanra, Pamarot, Rodriguez, Peña; Fritzler, Abel Aguilar (Thomert, m.65); Kiko Femenia (Portillo, m.86), Tiago Gomes (Cristian, m.65), Drenthe; eta Trezeguet.

Golak: 1-0, m.40: Monreal. 2-0, m.56: Lolo. 3-0, m.91: Vadocz.