Itxi

Osasuna

4-2

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Valladoliden aurka

Erredakzioa

Gorritxoek 4-2 irabazi dute. Irabazten hasi dira Rodriguezen golarekin, ondoren Valladolidek aurrea hartu du, baina 2. zatian emaitza irauli du Osasunak, Meridaren, Rodiguezen eta Barjaren golekin.

  • Osasuna-Valladolid. Argazkia: @CAOsasuna

    Osasuna-Valladolid. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak 4-2 irabazi dio Valladolidi Sadarren eta garaipen garrantzitsua lortu du igoera postuetan sartzeko lehian aurkari zuzena den taldearen kontra. Nafarroako taldeak 32 puntu ditu, playoff postuetatik gertu jarraitzen du, eta aurkariek baino partida bat gutxiago du.

Ondo hasi da partida Osasunarentzat, 6. minutuan David Rodriguezek 1-0ekoa sartu baitu, Fran Meridaren pase dotoreari amaiera bikaina emanda. Ondorengo minutuetan, bi taldeek izan dituzte abaguneak, baina gola lortu duena kanpoko taldea izan da; 32. minutuan Jaime Matak banakoa (1-1) sartu du. Zalantzak egon dira baloiak ateko marra gainditu duen ala ez, baina epaileak ontzat eman du Valladoliden gola. Neurketa atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela ematen zuenean, Valladolidek 1-2koa sartu du Jaime Mataren bitartez, 45. minutuan.

Bigarren zatiaren hasiera parekatua izan da, eta bi taldeei kosta egin zaie abaguneak sortzea. Minutuak aurrera joan ahala partida zailtzen hasi zaio Osasunari, baina 69. minutuan epaileak penaltia adierazi du gorritxoen alde Fran Meridari area barruan egin dioten faltagatik eta Fran Meridak berak sartu du binakoa (2-2) penaltiz. Neurketa berdindu ostean, garaipenaren bila jo du Osasunak eta 72. minutuan David Rodriguezek 3-2koa sartu du gorritxoentzat. Azken minutuetan Valladolidek erasora jo du berdinketaren bila eta horretaz baliatu da Osasuna, 90. minutuan, Barjaren golarekin (4-2) partida erabakita uzteko.

Fitxa teknikoa:

4 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Unai Garcia, Oier, Clerc; Sebas Coris (Kike Barja, m.65), Lucas Torro, Fran Merida (Arzura, m.81), Roberto Torres (Quique, m.54); David Rodriguez eta Xisco.

2 - Valladolid: Masip; Antoñito, Deivid, Kiko Olivas, Moyano; Borja, Anuar; Hervias (Gianniotas, m.75), Toni Villa (Iban Salvador, m.68), Oscar Plano (Villalibre, m.75); eta Mata.

Golak: 1-0, m.5: David Rodríguez. 1-1, m.32: Mata. 1-2, m.46+: Mata. 2-2, m.70: Fran Merida. 3-2, m.72: David Rodriguez. 4-2, m.89: Kike Barja.

Epailea: Díaz de Mera (Comité Castellano-Manchego).

p>