Osasuna
Liga 123
Osasuna-Valladolid partida igandera atzeratu da elurragatik
Erredakzioa
Igande honetan, urtarrilaren 7an jokatuko da neurketa, 12:00etan. Larunbat honetan ezin izan da norgehiagoka jokatu, elurragatik.
-
Sadar, elurtuta. Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak eta Valladolidek larunbat honetan jokatu beharreko Bigarren Mailako partida atzeratu egin da elurragatik eta igandean jokatuko da, 12:00etan. Larunbat honetan, 16:00etan, jokatu beharreko lehia atzeratu egin behar izan da Sadarreko berdegunea elurrez beteta egon delako.
Isidro Diaz de Mera epaileak hartu du partida bertan behera uztearen erabakia. Zelaiaren egoera ikusi osten, 14:45ean, erabaki du partida ezin dela larunbat honetan jokatu. Azkenean, bi taldeen artean hitz eginda eta Espainiako Futbol Fedarazioaren baimaneraekin, igandean (12:00etan) saiatuko dira neurketa jokatzen, eguraldiak uzten badu.
adu.